BANDOA
ERROIBARKO ALKATEAK JAKIN ARAZTEN DU:
* Bailarako herri guztietako karrikak garbitzen ari direla astearte eta ostiraletan ATOMIZAGAILUA ERABILITA, honako ordutegiarekin:
Goizez:
10:30ean. Amavir Zahar Etxea
12:00etan. Aurizberri/Espinal
13:00etan. Mezkiritz
14:00etan. Ureta
14:30ean. Bizkarreta-Gerendiain
Arratsaldez:
16:00etan. Lintzoain
17:00etan. Erro
18:00etan. Zilbeti
19:00etatik 21:00etara: Aintzioa, Loizu, Orondritz, Esnotz, Urniza, Larraingoa eta Ardaitz.
Ibilgailuak ongi aparkatuta utzi behar dira, desinfekzio egokia egin ahal izateko.
* Koronabirus izurritearen ondorioz, Agoizko enplegu bulegoak ez du jendearentzako arretarik ematen.
Gestioak, enplegu-eskatzaile gisa alta ematea edo eskaintzen kudeatzea adibidez, honela egin daitezke:
- posta elektronikoaren bidez: emplaoiz@navarra.es
- aldez aurretik zita eskatuta: empleocitaprevia.navarra.es (telefonoz deituko dizute)
- telefono honetara deituta: 948 33 61 79.
* Etxebizitza babestua eta etxebizitza librea alokatzeko diru-laguntzei eragiten dieten etxebizitzaren arloko premiazko neurriak, Nafarroako Gobernuak onartuak (Udalaren web-orrian www.erroibar.net)
* Rural Kutxako ordutegia (Erroko bulegoa) astearte eta ostiraletan, 9:30etik 14:30era.
JENDAURREAN JARTZEN DUDANA INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN
Erroibar, 2020ko apirilaren 03a
ALKATEA
NOTICIAS RELACIONADAS
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/64/45