BANDOA

martxoa 18, 2020

Aurizko Osasun Etxeko Gizarte Arloak eta Auñamendi Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak harreman-sare bat ezarri dugu inguruko herri guztien artean, bizilagunen arteko laguntza-sareak koordinatzeko, bultzatzeko eta indartzeko. Gure herrietan ohikoak diren sare horiek beharrezkoagoak izango dira egungo egoera berezi honetan, eta modu koordinatu eta seguruan antolatu behar ditugu.

 

Sare hori baliagarria izango da herritarren beharrak jasotzeko eta ezartzen diren neurri zehatzak parte-hartzaileei helarazteko, azkarrago eta hurbilago helarazitako funtzionamendu-irizpide eta -arau zehatzak kontuan hartuta.

ERROIBARKO SAREA:

 

Kontzeju bakoitzak ordezkari bat izendatu du honakoak identifikatzeko:

 

  • Bere herrian bete beharreko oinarrizko beharrak.
  • Premia-egoeran dauden edo zenbait artikulu behar dituzten pertsonak.
  • Lagundu dezaketen pertsonak, elkarteak edo erakundeak.

ZER EGIN BEHAR DUGU?

Edozein premia duen edo hautematen duen pertsona oro harremanetan jarriko da (ahal dela, telefonoz) bere herriko ordezkariarekin.

 

Pertsona hori laguntza bere herri barruan kudeatzen saiatuko da, edo Udalean izendatzen duten koordinatzailearekin batera. Helburua da lehenbailehen detektatzea eman dezakegun edozein laguntza mota, aurreikusi ezin dugun egoera berri baten aurrean.

 

ORDEZKARIEN ZERRENDA:

 

ORONDRITZ:   Rakel  650662998

ESNOTZ:    Mila 682468666

AURIZBERRI:  Mikel 629517757

LINTZOAIN:  Janet 650630999

ERRO:   Iñaki  686456299

AINTZIOA:  Denis  679655328

ARDAITZ:  Andrea  689961972

ZILBETI:  Peio  609404019

BIZKARRETA: Pepón  686388851

MEZKIRITZ:  Txentxo  627364638

 

Udaletik animatzen zaituztegu bizitzen ari garen egoeran gure herrietan jada ohikoa den elkartasun guztia erakuts dezazuen, eta guztion artean arreta areagotu dezagula, gure bizilagunekiko erne egonda eta kovid-19 birusaren hedapena saihesteko jardunbide egokien gomendioak eta aholkuak errespetatuz.


<< atzera