Agurra

Lagun hori:

Lerro hauen bidez agurrik beroena eman nahi dizut erroibartar guztien izenean.

Gure ibarra bisitatzera animatzen zaitut, Nafarroako mendialdearen erdian gaude eta Done Jakue Bideak gure ibarra zeharkatzen du.

Erroibartarren antzera, gure herriak ere lasaiak eta atseginak dira, txikiak eta izaera landatarrekoak, etxe ederrak dituzte, baita balio historiko handia duten zenbait eraikin ere, elizak kasu.

Gure paisaien edertasunak zure bisita merezi du; ibarreko hegoaldean paisai kontinentalak eta lehorrak ditugu, Ardaizkoa kasu, eta iparraldean klima atlantiarraren eraginez Sorogain, Aurizberri edo Aldudeko oihan ederrak daude.

Orreagatik oso hurbil gaude eta Iruñatik kilometro gutxira; Frantziako muga ere ondoan dugu eta gure ibarraz gain, hemendik erosotasunez bisitatu ahal dira inguruetako leku interesgarriak.

Hona etortzen bazara gure ibarreko bizilagun guztien izenean ongi etorria ematen dizut eta zure bisitaz goza dezazula opa dizut.

Enrique Garralda Erro, Alkatea.