ELUTSEDER ELKARTEA

urria 29, 2013

ELUTSEDER Elkartea duela gutxi sortu da eta Erroibarko kultura, historia eta ohiturak gorde, ezagutzera eman eta sustatzea du helburu.

Hori guztia aitzinera eramateko argazki bilketa bat egiten ari dira, etxe guztietan izaten ohi diren argazkien bilketa; grabaketak egin dituzte, erroibartarrek bizi izan dituzten historia txiki eta handiak kontatzen dizkiguten grabaketak; eta bertako bizitza nolakoa izan den edo pasarte historikoak kontatzen dituzten artikulu eta liburuak eskuratzen ari dira.
Informazio hori guztia, argazkiak eta testuak artxibo batean bildu eta antolatuko dituzte, modu egokian gorde eta erraz kontsultatu ahal izateko.
Hortaz gain, informazio guztia ezagutzera eman eta ikertzea nahi dute, beraz, erakusketa eta bestelako jarduerak antolatuko dituzte, bildutako guztia jendearen esku jartzeko.

ELUTSEDER Elkartea zabalik dago parte hartu eta laguntza eman nahi duen ororentzako, eta anitza izan nahi du, memoria historikoa, ohiturak eta kultura guztionak izan baitira, dira eta izango direlako. Hona hemen bazkide egiteko helbide elektronikoa:

elutseder@gmail.com

Helbidea: Done Eztebe karrika, 2 – ERRO

E-Posta: elutseder@gmail.com


<< atzera