EHIZA BARRUTIA

April 8, 2016

Nafarroako Aldizkari Ofiziala 65. zenbakia – Data: 2016ko apirilaren 6a – navarra.es// //

65. ALDIZKARIA – 2016ko apirilaren 6a

  • 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Tokiko ehiza barrutia eratzea

Erroibarko Udalak, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, tokiko ehiza barrutia eratuko du.

Argitara ematen da Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatuz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun baliodunean barrutian sartu beharreko lurren jabeek beren lurrak ehiza barrutian sartzeari uko egite espresa aurkezteko modua izango dute.

Ehiza barrutian herri eta toki hauetako herri-lurrak zein lur jabedunak sartuko dira: Ardaitz, Orondritz, Aintzioa, Esnotz, Loizu, Lintzoain, Bizkarreta-Gerendiain, Mezkiritz, Aurizberri/Espinal, Sorogain, Lastur, Measkoitz, Laurentxi, Ureta, Txangoa, Orosa eta Oiaide.

Lintzoainen, 2016ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1603696


<< atzera