EUSKARAZKO KLASE PARTIKULARRAK EMAN EDO/ETA HAURRAK ZAINDU NAHI DUTEN PERTSONEN ZERRENDA

May 5, 2016

Joan den urtetik, 2015etik, Artzibar, Auritz, Erroibar, Luzaide eta Orreagako Udaletako Euskara Zerbitzuak euskarazko klase partikularrak emateko edo/eta haurrak zaintzeko prest dagoen jendearen zerrenda osatu du.
Zerrenda horretan sartzeko interesa duen orok Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan mezu elektronikoa igorriz edo telefonoz deituta:

euskara@burguete.es – 948 79 04 05.

Modu berean, horrelako zerbitzuak behar dituenak Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke telefono bidez edo mezu elektronikoa igorriz.


<< atzera