SOROGAINGO BAZKALEKUEN APROBETXAMENDUA 2016.URTEA

March 10, 2016

SOROGAINGO BAZKALEKUEN APROBETXAMENDUA
2016. URTEA

Udalbatzak erabaki du aho batez Sorogaingo bazkalekuen aprobetxamenduaren arau hauek onartzea 2016. urterako:

1.- Frantses ardi-azienda sartzeko debekua mantentzea 2016. urtean.

2.- Frantses zaldi-azienda sartzeko debekua mantentzea.

3.- Sorogaingo bazlekuen aprobetxamenduaren 2016ko arauak onestea. Hona hemen:

3.1. Aziendaren antolamendua:
a) Apirilaren 1etik aitzina azienda Arbilletan bakarrik sartu ahalko da.
b) Debekaturik dago egun hori baino lehen azienda sartzea Sorogaingo bazkalekuetan.
c) Maiatzaren 14an ibarreko aziendaren marka egingo da eta ezkerraldea zabalduko da.
d) Maiatzaren 14tik 28ra Arbilletako eremua errespetatuko da.
3.2. Udalak, egoerak hala eskatuta, aziendaren antolamendua aldatu ahalko du.

4.- Sorogaingo bazkalekuen aprobetxamenduaren 2016ko kanonak honakoak izatea:

a) Ibarreko azienda:
Behi-azienda 27,00 €
Zaldi-azienda 35,20 €
Ardi-azienda(Maiatza) 3,52 €
Ardi-azienda (Uztaila) 1,55 €
Ahuntz-azienda 3,52 €

b) Frantses-azienda:
Behi-azienda 71,00 €
Ahuntz-azienda 4,00 €

c) Kanpoko azienda:
Behi-azienda 71,00 €
Zaldi-azienda 74,50 €

5.- Debekuak:
a) Aurizko arrazakoak ez diren garañoak sartzea debekatzea
b) Idiskoak eta zezenak sartzea debekatzea

6.- Aziendaren markak ondoko toki eta ordutegian eginen dira:
- Udaberriko marka: 2016ko maiatzaren 14an, Sorogaingo korlean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.
- Urepeleko marka: 2016ko maiatzaren 28an, Urepelen, goizeko 10:00etatik aitzina.

7.- Marka Egunetan markatzen ez diren azienda guztiak ostiraletan bakarrik markatu ahalko dira Sorogaingo eskortan (etxearen ondokoan), 8:00etatik 14:00etara.

8.- Sorogainen bazkatzera sartuko diren azienden jabeek horien legezko osasun ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte bazkalekuetara sartu baino lehen.
9.- a) Sorogainen azienda sartzeko interesa duten Erroibarko bizilagunek izena eman beharko dute udaletxean urte bakoitzeko apirilaren 15a baino lehen. Eskaerarekin batera, azienda larri bakoitzeko 6,00 € eta azienda xehe bakoitzeko 0,60 € ordaindu izanaren banku agiria aurkeztu beharko dute. Aziendak Sorogainera eraman ezean, fidantza udalarentzako izanen da, eta animalia hiltzen den kasuetan bakarrik itzuliko da.
b) Eskaerarekin batera banku-helbideraketa bidez kobratzeko baimena aurkeztu behar da.
c) Horrela egiten ez duenak, kanpoko abeltzainekiko duen lehentasuna galduko du.

10.- Baigorriko Sindikatuak Sorogainen sartuko den aziendaren zerrenda aurkeztu beharko du, baita dagokien kanona ordaindu izanaren agiria ere, apirilaren 1a baino lehen.
11.- Urepeleko Markaren egunean Sorogainen sartuko den frantses aziendaren %75 gutxienez oinez sartu behar da; gainontzekoa kamioietan sartu ahalko da Baigorriko Sindikatuak baimendu ondoren.

12.- Ez da kanpoko aziendarik sartuko.

13.- Udaberriko markan Sorogainen bazkatzera sartuko diren ibarreko aziendak, data hori baino lehen ere sartu ahalko dira, baina Arbilleta eremuan bakarrik. Azienda horiek Marka Egunean korlera jaitsi beharko dira nahitaez.
Modu berean, marka eguna ez den beste egun batean azienda sartuko duten Erroibarko eta Frantziako abeltzain guztiek, ezarritako kanonaren %10eko errekargua ordaindu beharko dute. Kasu horietan ezingo da inolako arrazoi justifikaturik alegatu.

14.- Sorogainen sartu ahal den azienda kopurua baino gutxiago sartuko balitz, uztailaren 15etik aitzina Udalak aukera emango die lehenengo Ibarreko abeltzainei, eta, ondoren, kanpokoei, Santiago egunetik aitzina azienda belar-erdira sartzeko. Kasu horretan orainduko den kanona denboraldi osoari dagokionaren %50 izango da.

15.- Abeltzain bakoitzeko UGM kopurua gehienez ere 80 UGM izanen da.

Erroibarren, 2016ko martxoaren 2an
ALKATEA

 

NOMBRE Y APELLIDOS:

IZEN-ABIZENAK:

 

 

 

OVINO HIERBA ENTERA/ ARDI-AZIENDA (MAIATZA): _____________

 

 

OVINO MEDIA HIERBA/ ARDI-AZIENDA (UZTAILA): _______________

 

 

VACUNO/ BEHI-AZIENDA: ____________

 

 

CABALLAR/ ZALDI-AZIENDA: _________

 

 

CAPRINO/ AHUNTZ-AZIENDA: _________

 

 

 

            En Erro a _____ de _________________________ de ______

            Erron,   ________ ko __________________ ren  _______ (e)an

 

                        (FIRMA/SINADURA)

 

 

 


<< atzera