Ur-Tasa eta Saneamendu Kanona 2017ko 2. seihilekoa

maiatza 21, 2018

Honakoaren bidez jakin arazten dizut 2. seihileko Ur-Tasa – Saneamendu Kanonari ordaintzeko epea ekainaren 30ean  bukatuko dela. Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirua premiamendu bidez kobratuko zaizu eta, ondorioz, zergei buruzko lege orokorraren 127. Artikuluak ezarritako errekarguak ordaindu beharko dituzu.

 

Bi prozedura daude ordaintzeko:

1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak.

Ordainketa epearen azken egunean Udalak errrezibuak zuzenean kobratuko ditu kontu korrontetik eta etxera igorriko dizkie bizilagunei.

2.- Zergaren ordainketa helbideratu ez duten bizilagunek NAFARROAKO RURAL KUTXAN  ORDAIN DEZAKEZU, ES11 3008 0058 1107 1222 5515 zenbakiko kontuan.

 

Hurrengo urteetarako zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenek, udaletxera etorri eta helbideraketa baimena behar bezala bete beharko dute.

 

Erreklamazioak idatziz aurkeztu behar dira udaletxeko bulegoetan.


<< atzera