2020eko apirilak 3

BANDOA

ERROIBARKO ALKATEAK JAKIN ARAZTEN DU:

* Bailarako herri guztietako karrikak garbitzen ari direla astearte eta ostiraletan ATOMIZAGAILUA ERABILITA, honako ordutegiarekin:

Goizez:

10:30ean. Amavir Zahar Etxea

12:00etan. Aurizberri/Espinal

13:00etan. Mezkiritz

14:00etan. Ureta

14:30ean. Bizkarreta-Gerendiain

Arratsaldez:

16:00etan. Lintzoain

17:00etan. Erro

18:00etan. Zilbeti

19:00etatik 21:00etara: Aintzioa, Loizu, Orondritz, Esnotz, Urniza, Larraingoa eta Ardaitz.

Ibilgailuak ongi aparkatuta utzi behar dira, desinfekzio egokia egin ahal izateko.

* Koronabirus izurritearen ondorioz, Agoizko enplegu bulegoak ez du jendearentzako arretarik ematen.

Gestioak, enplegu-eskatzaile gisa alta ematea edo eskaintzen kudeatzea adibidez, honela egin daitezke:

 

* Etxebizitza babestua eta etxebizitza librea alokatzeko diru-laguntzei eragiten dieten etxebizitzaren arloko premiazko neurriak, Nafarroako Gobernuak onartuak (Udalaren web-orrian www.erroibar.net)

* Rural Kutxako ordutegia (Erroko bulegoa) astearte eta ostiraletan, 9:30etik 14:30era.

JENDAURREAN JARTZEN DUDANA INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN

Erroibar, 2020ko apirilaren 03a

ALKATEA

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

TOKIKO EHIZA BARRUTIA ERATZEA

2026ko martxoaren 6ko 48 zenbakiko NAOn Tokiko ehiza barrutia eratzeko iragarkia argitaratu zen:https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/48/83

Volver arriba