EZHOIKO BILKURARAKO DEIA 2025/04/08
EZHOIKO 08-04-2025
ERROIBARKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:
Erroibarko Udalak “BOTIKAK GUTXITU, GEHIAGO MUGITU” Jarduera Fisikoa eta Osasun Programarekin bat egin du berriki; programa hori Esteribarko Kiroldegian ezarri da eta urte bat darama martxan Esteribarren.
Osasun Publikoko Programa honen helburua da Erroibarko bizilagunen bizi-ohitura osasuntsuak SUSTATZEA, baita arrisku kardiobaskular kronikoa zein bronkopatia kronikoa dutenen artean jarduera fisikoa SUSTATZEA ere (hipertentsioa, diabetesa, kolesterol altua, gizentasuna…). Izan ere, aski frogatua dago patologia horiek guztiak asko hobetzen direla jarduera fisikoa eginez gero.
Programan parte hartzeko osasun langileek errezeta berezia eman behar dizute: KIROL ERREZETA. Errezeta jaso eta Esteribarko Kiroldegira joan behar duzu, bertako kirol-teknikariek balorazioa egin eta zure patologia kronikoa hobetzeko komeni zaizun jarduera mota eta maiztasuna adostuko duzue. Programak 9 hilabete iraunen du.
Erroibarko Udalak, Jarduera Fisikoa eta Osasun Programa honen sustatzaile eta bultzatzaile den neurrian, parte hartu nahi duten guztiak animatzen ditu Lehen Mailako Osasun langileei informazioa eskatzera.
ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN
EZHOIKO 08-04-2025
Erroibarko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikora ateratzea, gutun-azal itxiaren bidez,355 ha-ko azalera duten “TXANGOA” l...
Maiatzaren 28an NANa berritu ahalko da Aurizko udaletxean, aldez aurretik izena emanda maiatzaren 16a baino lehen.