“LOIZUKO GIZONA-EL HOMBRE DE LOIZU. Udalaren intereseko proiektua. Jardueren programa”
LOIZUKO GIZONA ERROIBARREN
2017ko azaroaren 20an, Nafarroako historiaurrearen azken hamarkadetako aurkikuntza garrantzitsuenetako bat egin zen. Sakon espeleologia taldeko kideek, Erroibarko lurpean egin ohi duten sartu-irtenetako batean, Errotalde I haitzuloan, Aintzioa-Loizu inguruan, giza gorpuzki bikainak aurkitu zituzten: Loizuko Gizonarenak.
2021eko martxora arte itxaron behar izan zen hezurrak atera ahal izateko eta gorputzaren zein ehorzketaren testuinguruaren azterketa hasteko. Eta egindako ikerketen emaitzak biltzen dituen monografia 2025ean argitaratu zen.
Orain, Elutseder Elkarteak eta Erroibarko Udalak ezagutza hori ibarrarekin berarekin partekatu nahi dute, erroibartarrekin, eta Loizuko Gizonaren mundura hurbiltzeko aukera sortu —duela 11.500 urte bizi izan zen—, elkarrekin gozatzeko, ikasteko eta ospatzeko pentsatutako jardueren bidez.
Izan ere, hemen amaitu zen bere bizitza, hemen gorde zituen lurrak bere hezurrak eta, ikerketek aditzera ematen dutenez, hemen ere igaro zen bere bizitza. Duela hamaika mila urte ibar honetan ibili zen eta, horregatik, “erroibartar bat gehiago” izan zela senti dezakegu.
ERLAZIONATUTAKO BERRIAK
BANDOA – URAREN KONTSUMO ARDURATSUA
ESKOLA GARRAIOA 2025/2026
Erroibarko Udalak TOKI ADMINISTRAZIOKO ETA DESPOPULAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA – Nafarroako Gobernuko Demografia eta Lurralde Egituraketaren Erronkarako Zerbitzuarekin HITZA...

