LOIZUKO GIZONA – IBILALDI GIDATUA EKAINAK 21
♀️ IBILALDI GIDATUA , duela 11.500 urte Loizuko Gizonaren inguruneko flora, fauna eta paisaia ezagutzeko.Ibilbide erraza Aintzioan eta Loizun barna.IGANDEA/DOMI...
BANDOA Erroibarko Udalak, 2025eko martxoaren 17an, enkante publikora atera du, plegu itxiaren prozeduraren bidez, ERROIBARKO UDALAREN JABETZAKOA DEN SOROGAINGO ATERPETXEA (ERROIBAR-NAFARROA) KUDEATU ETA USTIATZEKO ERRENTAMENDU ETA ZERBITZU PUBLIKOAREN KONTRATUA. Errentamenduaren iraupena urtebetekoa izanen da, dagokion kontratua formalizatzen denetik kontatzen hasita, eta 3 hilabeteko probaldia izanen du; urtebetez luzatu ahal izanen da, gehienez ere 5 urtera arte. Lizitazioaren oinarrizko prezioa: urtean 600,00 € (SEIEHUN EURO), BEZik gabe, hau da, hilean 50,00 € (BERROGEITA HAMAR EURO), BEZik gabe. Aprobetxamendua arautzen duten baldintza-agiriak interesdunen eskura daude Erroibarko Udaletxeko Idazkaritzan (tel. 948768011) eta baita Erroibarko Udalaren webgunean ( www.erro.es ) ere. Proposamenak Erroibarko Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, Frantziako errepidea z/g – Lintzoain (Nafarroa) – (tel. 948768011). Proposamenak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 1ean, asteartea, amaituko da.
|
♀️ IBILALDI GIDATUA , duela 11.500 urte Loizuko Gizonaren inguruneko flora, fauna eta paisaia ezagutzeko.Ibilbide erraza Aintzioan eta Loizun barna.IGANDEA/DOMI...
LOIZUKO GIZONA ERROIBARREN2017ko azaroaren 20an, Nafarroako historiaurrearen azken hamarkadetako aurkikuntza garrantzitsuenetako bat egin zen. Sakon espeleologia taldeko k...
EXTRAORD. 28-05-2026