2023ko urriak 31

2023ko ZERGAK

Honakoaren bidez jakin arazten dizut  2023ko Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga, 2023ko Kontribuzioa eta 2023ko 1go. Seihilekoari dagokion Ur-Tasa ordaintzeko epea 2023ko azaroaren 20an bukatuko dela. Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirua premiamendu bidez kobratuko zaizu, eta, ondorioz, zergei buruzko lege orokorraren 127. artikuluak ezarritako errekarguak ordaindu beharko dituzu.

Bi prozedura daude ordaintzeko:

1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak.

Ordaintzeko epearen azken egunean, Udalak erreziboak zuzenean kobratuko dizkie kontu korrontetik.

2.- Zergaren ordainketa helbideratu ez duten bizilagunek NAFARROAKO RURAL KUTXAN  ordaindu beharko dute.

Nahi izanez gero, zergaren ordainketa helbidera daiteke hurrengo urteetarako.

Erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira udaletxeko bulegoetan.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

NAN ETA PASAPORTEA BERRITZEA

NAN eta PASAPORTEA BERRITZEANANaren unitate mugikorra Auritzera etorriko da. Interesaturik daudenek izena eman behar dute telefono honetara deituz 948768011 (Anabel) edo h...

Volver arriba