2023ko uztailak 17

GALTZADA ERROMATARRA

Pirinioetako galtzada erromatarraren proiektuaren barne bi ekintza antolatu dira:

  • Uztailaren 22an Zaldua aztarnategi arkeologikoko Ate Irekien Jardunaldia (Auritz/Burguete). Euskarazko bisita 11:00etan eta gaztelaniazkoa 12:00etan. Lokalizazioa: https://www.zaldua.pyrena.eus/info-praktikoa/nola-iritsi
  • Uztailaren 24ean-25ean Auzolana galtzadaren ibilbidean (Artzibar/ Valle de Arce eta Erroibar/Valle de Erro). Izen ematea ezinbestekoa da (atxikita deialdiaren kartela).

Bestalde, proiektuaren barnean azken lau urteetan garatu den doktorego tesia datorren astean (uztailak 27an goizeko 10:00etan) aurkeztuko da Euskal Herriko Unibertsitatean .

 

NOTICIAS RELACIONADAS

BANDOA – SOROGAINGO MARKA

Maiatzaren 10ean, larunbata, SOROGAINGO MARKA egingo da, goizeko 9:00etatik 14:00etara, Sorogaingo kortan.Sorogaingo aterpetxeko taberna zabalik egongo da 8:30etik 18:00et...

Volver arriba