NAN ETA PASAPORTEA BERRITZEA
NAN eta PASAPORTEA BERRITZEANANaren unitate mugikorra Auritzera etorriko da. Interesaturik daudenek izena eman behar dute telefono honetara deituz 948768011 (Anabel) edo h...
OILAGORRA EHIZATZEKO ENKANTEA 2023-2024 denboralditik 2025-2026 denboraldira (2026ko urtarrilaren 31n bukatuko da)
Lintzoainen, Erroibarko udaletxean, 2023ko maiatzaren 5eko 13:00etan, Kontratazio Mahaia elkartu da Kinto Mankomunitateko NA-10519 Ehiza Barrutiko oilagorraren ehiza aprobetxamendua adjudikatzeko, 2023-2024 denboralditik 2025-2026 denboraldira (2026ko urtarrilaren 31 arte). Mahai burua Enrique Garralda Erro izan da eta mahaikidea Juan Luis Gil.
Ekitaldia hasi ondoren, idazkariak aurkeztutako agiri bakarra ireki eta 1. gutun-azalean aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta zuzen eta baldintza-agirian eskatutakora egokituta aurkituko du. Ondorioz, plegua onartu egin da.
Idazkariak 2. gutun azala ireki du, proposamen ekonomikoa, eta emaitza hau da:
Iñigo Ballarena Galarregui ………………..…………20.001 euro gehi BEZa.
Ondorioz, 2023-2024tik 2025-2026erako denboraldietarako oilagorraren ehizaren aprobetxamendua behin-behinean Iñigo Ballarena Galarreguiri esleitzen zaio, 20.001 eurotan gehi BEZa.
Enkante hau arautzen duen baldintza-agiriko zazpigarren klausulan ezarritakoaren arabera, behin-behineko esleipenek sesteoa izango dute.
Sesteoa egiteko epea: maiatzaren 11ko 13:30 arte.
Mahaiburuak, mahaikideak eta nik neuk, idazkariak, akta hau sinatu dugu
NAN eta PASAPORTEA BERRITZEANANaren unitate mugikorra Auritzera etorriko da. Interesaturik daudenek izena eman behar dute telefono honetara deituz 948768011 (Anabel) edo h...
BILKURARAKO DEIA. 29-12-2025
Egutegia Traperxs BIDAUSI 2026