EZHOIKO BILKURARAKO DEIA 2025/04/08
EZHOIKO 08-04-2025
SOROGAINGO BAZKALEKUEN APROBETXAMENDUA 2023. Urtea
Garralda alkateak hartu du hitza eta proposatu du Sorogaingo bazkalekuen 2023ko aprobetxamenduaren arauak onartzea, datak eta prezio batzuk aldatuta eta hizkuntza ez sexista erabilita.
Aho batez erabaki da 2023ko honako arauak onartzea:
1.- Frantses ardi-azienda sartzeko debekua mantentzea 2023. urtean.
2.- Frantziako eta kanpoko zaldi-azienda sartzeko debekuari eustea.
3.- Sorogaingo bazkalekuen aprobetxamenduaren 2023ko arau hauek onestea:
3.1. Aziendaren antolamendua:
3.2. Udalak, egoerak hala eskatuta, aziendaren antolamendua aldatu ahalko du.
4.- Sorogaingo bazkalekuen aprobetxamenduaren 2023ko kanonak honakoak izatea:
Behi-azienda 33,00 €
Zaldi-azienda 43,00 €
Ardi-azienda(Maiatza) 4,30 €
Ardi-azienda (Uztailak 15) 2,15 €
Ahuntz-azienda 4,50 €
Behi-azienda 71,00 €
Behi-azienda 71,00 €
5.- Debekuak:
6.- Aziendaren markak ondoko tokietan eta egunetan eginen dira:
– Udaberriko marka: 2023ko maiatzaren 13an, 9:00etatik 14:00etara, Sorogaingo korlean.
– Urepeleko marka: 2023ko maiatzaren 27an, Urepelen, 10:00etatik aitzina.
7.- Marka egunetan markatzen ez diren azienda guztiak, justifikatutako arrazoi handiagorik ez bada, ostiraletan eta astelehenetan bakarrik markatu ahalko dira Sorogaingo eskortan (etxearen ondokoan), 8:00etatik 14:00etara. Azienda horiek %10 gehiago ordainduko dute. Azienda aldaketak egiten dutenei %10 gehiago kobratuko zaie.
8.- Sorogainen bazkatzera sartuko diren azienden jabeek horien legezko osasun ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte bazkalekuetara sartu baino lehen.
9.- Sorogainen azienda sartzeko interesa duten Erroibarko bizilagunek izena eman beharko dute udaletxean urte bakoitzeko apirilaren 30a baino lehen.
Ordaintzeko baldintzak: Sorogainen sartuko den aziendaren prezioaren %50 urteko apirilaren 30a baino lehen ordaindu behar da. Ordainketa hori azienda sartu baino lehen egin behar da. Gainerako %50a urteko uztailaren 31 baino lehen ordainduko da.
Aipatutako zenbatekoak ordaintzen ez dutenei Udalak ez die PAC delakoarentzako hektarearik ziurtatuko eta hurrengo urtean ezingo dute aziendarik sartu Sorogainen.
Uztailean sartuko den aziendari dagokion kopuru guztia urteko abuztuaren 31 baino lehen ordainduko da.
10.- Baigorriko Sindikatuak Sorogainen sartuko den aziendaren zerrenda urteko maiatzaren 10a baino lehen aurkeztu beharko du, baita dagokien kanona ordaindu izanaren agiria ere.
11.- Urepeleko Markaren egunean Sorogainen sartuko den frantses aziendaren %75 gutxienez oinez sartu behar da; gainontzekoa kamioietan sartu ahalko da Baigorriko Sindikatuak baimendu ondoren.
12.- Udaberriko markan Sorogainen bazkatzera sartuko diren ibarreko aziendak, data hori baino lehen ere sartu ahalko dira, baina Arbilleta eremuan bakarrik. Azienda horiek Marka egunean korlera jaitsi beharko dira nahitaez.
Modu berean, marka eguna ez den beste egun batean azienda sartuko duten Frantziako abeltzain guztiek, ezarritako kanonaren %20ko errekargua ordaindu beharko dute. Kasu horietan ezingo da inolako arrazoi justifikaturik alegatu.
13.- Abeltzain bakoitzeko UGM kopurua gehienez ere 70 UGM izanen da.
14.- Abeltzainek azienda Sorogainera eramaten duten aldiro guardari jakinarazi beharko diote, bazkalekuak behar bezala kontrolatzeko.
15.- Irailaren 1etik aitzina sartuko den ardi-azienda buru bakoitzeko heren bat kobratuko da.
16.- Marka egunean ez da aziendarik markatuko gurdien barnean.
EZHOIKO 08-04-2025
Erroibarko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikora ateratzea, gutun-azal itxiaren bidez,355 ha-ko azalera duten “TXANGOA” l...
Maiatzaren 28an NANa berritu ahalko da Aurizko udaletxean, aldez aurretik izena emanda maiatzaren 16a baino lehen.