ESKOLA GARRAIOA 2025/2026
Erroibarko Udalak TOKI ADMINISTRAZIOKO ETA DESPOPULAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA – Nafarroako Gobernuko Demografia eta Lurralde Egituraketaren Erronkarako Zerbitzuarekin HITZA...
ERROIBARKO ALKATEAK JAKIN ARAZTEN DU:
Heldu den uztailaren 17an Erroibarko Eguna ospatuko dela, eta, urtero bezala, TABERNAKO BARRAren enkantea eginen dela. Interesdunek eskaintzak idatziz aurkeztuko dituzte gutun-azal itxian, uztailaren 4ko 12:00ak baino lehen, udaletxeko idazkaritzan. Gutxieneko prezioa 300 € da.
Adjudikaziodunak:
– Egun osoan ogitartekoak (ezinbestekoa da zeliakoentzako ogia ere izatea) eta edariak izan beharko ditu, antolatutako jarduerak iraun bitartean.
– Tabernako barra karparen erdian jarriko du.
– Edalontzi berrerabilgarriak erabili beharko ditu; hartara, Bidausi Mankomunitatearekin harremanetan jarriko da.
– Erantzukizun Zibileko Asegurua aurkeztu beharko du, gutxienez 10.000 eurokoa, udaletxeko idazkaritzan, 2022ko uztailaren 15a baino lehen.
ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN
Erroibarren, 2022ko ekainaren 30ean
ALKATEA
Erroibarko Udalak TOKI ADMINISTRAZIOKO ETA DESPOPULAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA – Nafarroako Gobernuko Demografia eta Lurralde Egituraketaren Erronkarako Zerbitzuarekin HITZA...
♀️ IBILALDI GIDATUA , duela 11.500 urte Loizuko Gizonaren inguruneko flora, fauna eta paisaia ezagutzeko.Ibilbide erraza Aintzioan eta Loizun barna.IGANDEA/DOMI...
LOIZUKO GIZONA ERROIBARREN2017ko azaroaren 20an, Nafarroako historiaurrearen azken hamarkadetako aurkikuntza garrantzitsuenetako bat egin zen. Sakon espeleologia taldeko k...