2022ko martxoak 7

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna

ERROIBARKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU

M8 OSPAKIZUNAK

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela kontuan hartuz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa onartu zela 15 urte bete direla eta, udal honek honako hau erabaki du:

  1. Pirinioetako Emakumeen eta Elkarteen Sareak bultzatutako proposamenarekin bat egitea, udaletxeko balkoia kolore moreko objektuekin apainduz martxoaren 8an.

Izan ere helburua da herritarrak sentsibilizatzea baloreen aldaketaren bitartez, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko.

  1. Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Udalak martxan jarritakoaren informazioa herritarrei helaraztea.

2.1. EUPFaren adierazpenarekin bat egitea http://www.femp.es/comunicacion/noticias/8-de-marzo-impulso-local-la-igualdad-de-genero

2.2. NABIren kanpainarekin bat egitea eta haren edukia kontzejuei jakinaraztea.

https://www.youtube.com/watch?v=WHbHYStHeEA

2.3. Pirinioko Elkarteen eta Emakumeen Sareak egin duen proposamenarekin bat egitea eta udaletxeko balkoia dekoratzea.

2.4. Emakumeen Eskubideak eta Zine Zikloa (4 film martxoan zehar)

o Sufragistas

o Ángeles de Hierro

o Rompiendo las normas

o La mujer olvidada.

  • NON: udaletxeko bilkura aretoan
  • NOIZ: martxoaren 10, 17, 24 eta 31, ostegunak
  • ORDUA: 19:00etan

ANEXO 4-DOSIER CICLO DE CINE

  1. Herritarrak animatzea Ibarrean Emakumeen Nazioarteko Egunari dagokionez deitutako ekintzetan parte hartzera eta bertaratzera.

ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN

Erroibarren, 2022ko martxoaren 7a.

ALKATEA

Volver arriba